Pier-Paul Berzaitz

Pier-Paul Berzaitz

1951-ean sortu den Pier Paul Berzaitz gaurregun Xüberoak et Eukal Herriak dituen konposatzaile eta kantari nahiz sortzaile guzien ordezkari sahetsezinetarik bat dugu, dudarik gabe. Sorkuntzarako dohain berezkoari esker, tradizioan oinarritu musikari gaurkotasuna eta berritasuna ekartzen dizkio. Etxahun koblakariaren eta kantari gazteagoen arteko zubi den belaunaldiko aitzindarietarik bat dugu, haren kantu zenbait jadanik memoria kolektiboan daudela.

1970 hamarkadan, Euskal Herriko aktualitate sozio-kulturalean oinarritu antzerki eta kantu engaiatuak uztartzen zituen GUK taldearen kide da. 1980 hamarkada bukaeran, bakarkako ibilbideari lotzen zaio, «Han eta hor» 1987-ean plazaratuz. Ondotik 2000 urtean «Baratze bat» (Elkar disketxean) Karlos Jimenez pianojoile eta konpositorearekin lankidetzan. Beste disko hanitz plazaratuko ditu jarraian : «Lili baten kantorea».
(Elkar, 2005-ean), «Arnaud Oihenart (1592-1667), poèmes de jeunesse» (Elkar, 2005-ean), «Hemen» (Elkar, 2011-ean). Ipar Euskal Herriko orkestra sinfonikoareki grabatuko du disko bat bere kantueki, Joël Merah musikariak arregloak eginik. Baina Xiberutar honen obra ez da diskografian mugatzen, ezen azken hogei urteetan zazpi pastoral baditu idatziak baita Euskal Herriko artista ugari batzen dituzten hainbat ikusgarri ere. Bestalde, EKE (Euskal kultur Erakundearen) kulturgileen saileko administrari edo kudeatzaile da.

Pier Paul Berzaitz-en bide artistikoa

 

1970/1975 urteak, Guk taldeareki (200 bat kantaldi eta 3 diska)

Pastoralak :

1985 : Muskildi/Arnaud d’Oyhénart (kantak). Idazlea : Allande Aguergaray-Bordaxar
1991 : Muskildi/Harispe marexala (testüa eta kantak)
1994 : Donaixti-Ibarla/Michel Garicoits (kantak). Idazlea : Junes Casenave-Harigile
1996 : Garindaine/Sabino Arana Goiri (kantak). Idazlea : Allande Aguergaray-Bordaxar
1997 : Atharratze/Atharratze Jauregian (testüa eta kantak)
2000 : Eskiula/Madalena de Jauréguiberry (testüa eta kantak)
2003 : Idauze-Mendi/Ramuntxo (testüa eta kantak)
2005 : Ligi-Athei/Bereterretx (testüa eta kantak)
2015 : Garindaine/Petti Buhame (testüa eta kantak)
2016 : Atharratze/Jean Pitrau (testüa eta kantak)

Ikuskizün müsikalak :

1992 : Arnaud d’Oyhénart, Bizi Ürrats : Arnaud d’Oyhénart-en olerkia erabiliz, bere bizitzaren lau sasuak. (6 emanaldi).
1995 : Elkanoren semeak (lehena Pau-eko ZENITH antzokian) : bidaia ixtoriko bat, lau euskaldun bikainen ondotik : Juan-Sébastien Elkano, Iñaki Loyola, Joxe-Mari Iparragirre et Pette artzaina. (7 emanaldi).
1999 : Euskal ‘Spiritu’ : liturjia profanoa, azaltüz Euskal Herriko baloreak. (3 emanaldi).
2002 : Zamalzain : Maulen, lehenago, Xüberoko Zamalzain et’Aragon-eko ‘aiñera’ baten arteko amodio galdüa. (4 emanaldi)
2008 : Orreaga (Baionako zezen plazan) : Orreaga-ko bataila eta Roland-en hiltzea.
2010 : Jean Errécart. Ze bolada ! Jean Errécart-en ehün urtebetetzean, kanta eta dantza Euskaldün handi horren omenez. (3 emanaldi)
2012 : Amaiur : Amaiur-ko setioa ospatzeko. (3 emanaldi).
2019 : Maité K : Kattalin Agirre eta beste Euskal Herriko emazte famatü zonbaiten ohoretan. (5 emanaldi).
2020 : Laida Pilota : gorazarre Euskal kirolari. (8 emanaldi).
2022 : Hitzez… Hitz : hitzen bertutea eta bertsolaritzaren aberastarzüna. (7 emanaldi).
2024 : Bereterretx (osatzen ari)

CD grabaketak :

1988 : Han eta Hor (Elkar). Moldaketak : Daniel Brel.
2000 : Baratze bat (Elkar). Moldaketak : Karlos Jimenez.
2005 : Lili baten kantorea (Elkar). Moldaketak : Karlos Jimenez.
2008 : Arnaud d’Oyhénart (gazte denborako olerkiak) (Elkar). Moldaketak : Joël Merah.
2010 : Hemen (Elkar). Moldaketak : Karlos Jimenez.
2016 : Egunsentiaren kantak (Aztarna). Moldaketak : Joxan Goikoetxea.
2019 : Best Of (Baionako orkestra sinfonikoareki) (Elkar). Moldaketak : Joël Merah.
2022 : Üharte bat (Elkar). Moldaketak : Pilippe de Ezcurra.