Libürüak

Egun oroz pentsamentukatzeko

Aitzin solas

Libürü xume hau, idatzi nah’izan düt irakurleak ükan dezan egün oroz pentsamentü ttipi bat hausnartzeko. Bat urteko egün bakoitxarentako. Bixtan dena asmatzen ahalko düzüe ez direla beti argi edo züen gustoko. Erran horiek, ez dira balinba ere ber manerala dener mintzatüko.

Hala nola xokoak dinduiltzean, aitortzen düt, hantxe hortxe, ebatsi dütüdala zonbait leheneko maisuer (bereziki Allande d’Oihenart-i). Ez dütüt izentatü ez düelakoz libürü honen beharrik beren fama handitzeko. Nihauretik ere ezarri düt zerbait. Nahiz zonbaitek dioten esperientzia kasko pelaten orrazea dela, uste düt hal’ere urteek, nahi badügü pürü ikasi, zerbait ekarten deiküela zentzü hortara.

Eskertzen düt LILIA ELKARTEA püblikazione hau permetitü düalakoz eta libürü honen osatzeko beren lagüntza ekarri dütüenak : Solange Chimix, ene Xüberotarraren xüxentzeko eta Liliane Vandeninde horrialde horien apaintzeko.

Egun oroz pentsamentukatzeko - Une pensée pour chaque jour - Pier Paul Berzaitz

Abezederioa

Aitzin solasa

Düala jada aspaldi gizonek asmatü düe alfabetoa eta, düdarik gabe, gizakiaren historiako ekintzarik miresgarrienetarik bat izan da, nola bi dozena karakteraren bidez entelegaraztea izkiribüz elhearen posibilitate agortezinak. Erabilten dügün latindar alfabetoa, grekearen alfabetotik horra zaikü eta azken hau feniziar alfabetotik. Grekoek asmatü züen kasik dena eta bestalde gehitü feniziar alfabetoari eskas zintzaizkion bokalak.

Gaurregün Eüskaraz ez dütügü letra güziak egarten. Hala nola : “c”, “q”, “v”, “w”, “y”.

Nah’izan diot gorazarre egin eüskaldün alfabetoari, idatziz “Abezederio” xüme hau oritzapen eta gogoeta pertsonal zonbait ezarriz Xüberotarrez, etxean ikasi ama hizkuntzan.

Eskerrak LILIA Elkarteari agerpena permetitü düalakoz eta Solange Chimits lagünari ene Xüberotarra beti hobetürik.

Abezederioa - Abécédaire - Pier Paul Berzaitz

Abezederioa 2

Aitzin solasa

Hasian has, beste ABEZEDERIO bat idatzi düt, denbora hartüz, pentsatüz agian banüala orano zerbait erraiteko. Neurri hau gostükoa düt : letra bat, hitz bat eta gogoeta xume bat, gai desberdineki. Aüberotarra behar dügü ahalaz mintzatü baita’re amiñi bat izkiribatü, besteiniz zer bilakatüko da gure mintzaje xaharra? Eskerrak LILIA elkarteari, libürüxka hau plazaratü düalakoz eta Solange Chimits, andereño ohiari, ene testüa orraztatürik.

Abezederioa 2