Pastoralaren historiaz

Pastoral izena Italiarik horra zaigü. Hamaseigerren mentean Tassio (edo Le Tasse) idazleak antzerki mota berri bat asmatu züan izen horrekin batean. Hoiek gero hedatü ziren Espainiala eta Frantziala. Espainian Cervantesek «Galatea» izenekoa izkiribatü züan. Frantzian «pastorale» delakoak arrakasta handia bildü züan hamazazpigerren mentean, bereziki Honoré d’Urfé batekin.

Pier Paul Berzaitzek idatzi ditü bi pastoral Atharratzen : Atharratze Jauregian 1997-an eta Jean Pitrau 2016-an.
Biak, “Atharratze Jauregian” elkarteak eraman ditü.

 

Pastorale Atharratze Jauregian

Maite dügü Xüberoko pastoralaren edertarzüna, bere ritoak hürrüneti horra direlakoz, oraiko mündüak aisa üko egiten düalarik ohidürari eta üsantxeri. Haren medioz ere, gure ixtoria hobeki ikasten dügü et’erakusten gure kültüra sortü eta bizitü nahi dügüla arbasoek ützi hizkuntzan. Trajeria hontan Atharratzeko herriak haütatü dü bere gaia memorian dügün kantore eder eta xaharrenetarik batetan : « Ozaze Jaugainian » (1550/1525). Azaltzen deikü Charles de Luxe Atharratzeko baruaren eta Marie de Jaurgain bere emazte gaztearen bizitza. Ezkontza hori, agian Marie gazteari inposatüa izanik ere, uste dügü zoriontsü izan zela Charles-eki, bera beno hanitxez ere xaharrago bazen ere. Erlijio gerla garaian, beren bizia zaila izan düe, desterratü behar izan espainialat eta gero, probrezian ürrentü beren bizia Atharratzen. Pastoral mami ederra.

Nahiz 16-gerren mendean iragaiten den, egünkotarzün handia badü ezi, Euskal Herriaren zortea urtee haietan jokatüa izan beitzen. Alabainan ordüan züten Frantzesek eta Espainulek zatikatü Nafarroako erresuma zaharra.

Pista 1

Pista 2

Pista 3

Pista 4

Pista 5

Pista 6

Pista 7

Pista 8

Pista 9

Pista 10

Pista 11

Pista 12

Pista 13

Pista 14

Pista 15

Pista 16

Antzezpenak

20 juillet 1997 & 03 août/1997-ko uztailaren 20 an eta agorrilaren 3-an Tardets-en

1997-ko abustuaren 8-an Otsagabian

 

Jean Pitrau Pastorala

Gaurregün Xüberoan aipatzen delarik Jean Pitrau, balinba jente gütik orano begiratzen düe argi haren oritzapena. Militante kartsüa, bere bizi güzian ttipien aide borrokan ar’izan da Atharraztar gizon miresgarria. Bereziki nahi izan dü bortüko laborarier eman beren düintarzüna eta hobetü ahal oroz, beren bizi molde gogorra. Atharraztarrek eskaini pastorala aisa merexi dü eta, biziaren begi kliska, Parisen ere jokatüa izan da formatü ttipi batetan, Le Châtelet delako antzoki famatüan. Fedezko gizon askea, Jean Pitrau-k sinetsi dü bere bizi llabur güzian, beste mundü bat posible dela, jüstoago, anaitarzün haboroeki eta bere indar güziak ezarri dütü tai gabe xede hortan. Gorazarre Xüberotar bihozdün eta kementsü horri !

Pista 1

Pista 2

Pista 3

Pista 4

Pista 5

Pista 6

Pista 7

Pista 8

Pista 9

Pista 10

Pista 11

Pista 12

Pista 13

Pista 14

Pista 15

Pista 16

Pista 17

Pista 18

Pista 19

Pista 20

Antzezpenak

2016-ko üztailaren 24-an eta agorrilaren 7-an Atharratzen

2016-ko abuztuaren 15-an Otsagabian

2016-ko irailaren 17-an Pariseko Chatelet antzerkian

2016-ko irailaren 9-an Arriaga antzokian (Bilbon)