Ikuzkizun müsikalak

Lilia Elkarteak Pier-Paul Berzaitzen kontzertu antolaketan, ikuzkizunen sustapenean eta Pier-Paul Berzaitzen literatura obra edizioan parte hartzen du.

Bereterretx ikuskizuna

Aurkespena

« Chants populaires du Pays Basque», bere kanta bildüman, J.D.J. Sallaberry-k lehen aldikoz agertzen dü « Bereterretxen kantorea » 1870-an. Ber denboran galto zonbait ere azaltzen, hala nola Jaun konteak Bereterretx gaztea eho züanez, Margaita Ezpeldoi-ri bere soa pausatü züalalakoz ala beste estakürü batentzat. Dakigünez, Bereterretx Agaramontesen aide zen eta Lérin aldiz, haien etsaia. Hortaz segürtamenik ez bada’re, beharrena hor dügü : hamabost kopla idatzirik, erdaraz ützülirik eta müsiha partitüra bat. Berantxago 1899-an, Jean de Jaurgain Xüberotar jakintsünak ere kokatzen dü testüa : « Quelques légendes poétiques du Pays de Soule » libürüon. Bere iritziz, gertabari hori, 1434-1449 urteetan agitü zela azpimarratzen deikü eta segürtatzen Jaun Kontea, Lérin izenekoa, Nafartarra zela, ordünko Mauleho gaztelü zaina. Henri Gavel Jaunak, 1924-an, xehestatü züan artikülü eder batetan lmntore horren ixtoria boita müsika eta izkiribüaren estiloa. Honek ere dio, XV-gerren mentekoa dela. Bertso horien indarra, hola heltzelw gütara ahoz aho, kasik sei ehün urte berantago ! Balinba ezinago honkirikiz on zen olerkim iresgarri honen hontzaile anonimoa eta harekin, Xüberoko popülü osoa, holako krima latz et’itsusia basabürüan agitürilk.

Bereterretxen kantorea, kanta bat beno gehiago poema lüze bat bezala behar dügü ikusi, hain girelakoz, koplaz kopla, sartzen trajerian. Herriaren memorioan egonik hainbeste urtez, kantore horrek zerbait berezi badüalo, nabari da. Hanitx galdü dira geroztik bena hau ez !

Gei honekin, jada bi pastoral jokatürik izan dira Xüberoon. Arrahartzen dügü tema, ikuskizun müsikal hontan, hain delakoz trajikoa bai bena ere, ünibertsala eta ümanoa.

Bereterretx ikuskizuna

Musika / Musique
Philippe de Ezcurra

Orkestra / Orchestre
Belatza Taldea  Musikari

Dantzariak / Danseurs :
Berritz’ Hats ( Xüberoa ) – Oinkari ( Gipuzkoa )

Kantariak / Chanteurs :  
Magali Zubillaga – Mathilde eta Bixente Baqué
Audrey Carrique – Jean Michel Bedaxagar
Michel Arotce – Lorea eta Marcel Errecarret

Pier Paul Berzaitz

 

Jean-Louis Davant Iratçabal-en iritzia

Bereterretxen kantorea eüskarazko zaharrenetarik omen dügü. JDJ Sallaberryk lehentze agertü züan. Haatik Agosti Xahok aitzinetik bildürik züan eskü izkiribüz, diferentzia zonbaitekila, bena haren Kantütegia ez zen inprimatürik izan, Patri Urkizuk 2006 urtean egin arte. Kantü horrek kontatzen deikü Mauleko jaun konteak Larraineko Bereterretx gizon gaztea etxen bahitü züala, eta Etxebarreko « Ezpeldoi altean » hilik ützi. Haatik xehetarzün franko airean üzten deikü. Nor zen Mauleko jaun konte hori ? Noiz, nola, eta zertako Bereterretx hilarazi züan ? Ezpeldoiko Margaritak zer lekü dü istoria lazgarri hortan, « Bereterretxen odoletarik ahürka biltzen ari » delarik ?
Ezpeldoiko bukata ederrean « Bereterretxen atorretarik hiru dozena omen da. » Nolaz ote ? Eta koblakariak diolarik « Ezpeldoiko jenteak / Ala sendimentü gabeak! / Hila hain hüllan üken eta deüsere ez zakienak! », nola hartü behar dügü? Beldürrez gorderik egon zirela jente horik, ala begiak zerratü zütüela? Bai, zer lekü züan hor Margaritak? Jaun kontearen lagün, ala Bereterretx gaixoaren maitale ? Bigerrenaren haütüa eginik dü aspaldi handian Xiberoko abürü püblikoak, hots popülüak. Bena gaur edo egün, nola segür izan gitaike?

Misterio horien argitzera lehiatü zen bere denboran Ozaze Jaurgaineko semea, Jean de Jaurgain historiazalea. Haatik historia jakintsüak segürtatzen ahal ez lükeana poesiak gainti dezake. Bide hori hartzen dü heben Pierre Paul Berçaits muskildiar artista handiak, üsatü talentüarekin, Bereterretx ikuskizüna delako antzerkian, xiberotar ohidüra eta tradizione lüzearen isuritik, Magarita Ezpeldoi maitalearen haütüari fidelik. Goatzan arren horren ikus eta entzütera haur elibaten bihotzarekin, istoria eder baten gozatzeko gogo hütsarekin, pastoral batetara bezala. Fida nüzü ez zaiküla dolütüren, eta oritzapen aberatsik ütziko deiküla mündü bortitz hontako berri gaiztoen gainetik.

Laida Pilota, l'affiche

Laida Pilota

1:30 eraiten duen ikuskizun honek elgarretatzen dütü kantüa, dantza eta bertsolaritza.

Hitzez ... Hitz

 

Argazkietan

Hitzez ... Hitz

Hitzez ... Hitz Maulen

Hitzez ... Hitz Maulen gero (Elkarrizketa irratian)