CD Grabaketak
Üharte Bat 2022
Argazki kredituak : mintzoak.eus
Urtez urte, bidez bide, Pier Paul Berzaitz dabila gure herriaren arimaren ikertzen, poeta haundienak lagun. Ikertzen bai, bainan zerbait aurkitu ote du ? Zerbait ez dut uste bainan, bainan norbait bai dudarik gabe. Norbait horiek dira gure inguruan, bizi sortzaile, penen kontsolatzaile hots gure mundu ezezkor huntan esperantza emaile izan diren eta gaur egun diren presunak izan poeta hala beste … Pier Paulek aurkitu eta entzun dituenak hain xuxen.
Milesker dizka hunen bidez, bidai hortan gure gidari izaitea.
Mikel Erramouspé (Euskal Kultur Erakundeko lehendakari ohia)
Argazki kredituak : Euskal Kultur Erakundea (Eke)
Philippe de Ezcurra
Müsikari bikaina, sortzaile inspiratüa, harmonizatzaile trebea, azken hogei urte horietan Philippe de Ezcurra dabil bere müsika bideetan, arlo desberdinetan, kalitate handia eskainiz bere obra güzietan. Urruñeko seme, bederatzi urteetan akordeoiaren ikasten hasirik Roger Luciaga-reki, hobetü dütü gero bere ikaskuntzak Baionako kontserbatorioan. Sariztatüa izan da han analisi müsikalean bait’re sorkuntzan. Segitü dütü ondotik bere ikasketak maisu handieki Frantzian eta kanpoan, hala nola Wladimir Tomic Serbiako instrümentista famatüareki. Ez deio Philippe-k ber denboran sekülan ez erran Euskal Herriari. Lagüntü dütü gure Herriko kantari eta talde hanitx, hobetüz bere herrialdeko sorkuntzak eta kontzertuak. Elgarreki eraman dütügü ikuzkizün bat : HITZEZ… HITZ eta diska bat : Üharte bat (Elkar 2022). Bereterretxen kantoretik abiatürik, ikusgarri berri baten sortzeko xedean gira, 2024-an antzezteko.
Fagore handia zaüt Philippe-ki lan egitea. Müsikari talentüosoa miresten badüt, preziatzen düt ere den pertsona atsegina. Milesker Philippe.
Arrimua
Irati
Uharte Bat
Hernani Ederra
Jaso Nezazu Maite
Ikusi Nuen
Agurra
Neurriak
Bizirik Nitan Gabe
Jinko Hona O Zer Plazera
Bakearen Urtxoa
Adios Ene Maitia
Agur Maria
Junes Chuburu Kantan
Lilia Elkarteak nahi izan dü Junes Chuburu-ren botz miresgarria grabatü Xüberoko errepertorioaren bitartez.
Botz miresgarria, kantatzeko manera berezia, nortarzün sendikor et’atsegina, Junes Chuburu kantan izan da beti eternitate unetxo bat. Santa Grazin, bere sor leküan, ikasi zütüan bere kanta gehienak eta zonbait hartü Baxe Nafarro auzoan. Junes-ek senditzen züen kanta barnatik eta ber garrantzia emaiten melodiari eta hitzer. Orai, güti dira Xüberoan baita Euskal Herri osoan, Junes bezalako kantariak. Grabaketa hau izan dadila lekükotasün bat gazteentzat. Ez haigü ahatzeko lagün maitea.
Arranoak bortüetan
Hamar mandamentüak
Plañü Niz bihotzetik
Orai hasten niz kantatzen
Sortzen giren güziek
Gaztetarzünak erabilten nai
Urzo bat jin izan zaikü
Goizetan jeikitzen da
Santa graziko kanta
Bereterretxen kantorea
Bedatsearen heltzean
Xarmagarri bat badit
Ene maitiak biluak hoilli
Aitak ezkontarazi nündüzün
Oihan Beltzean
Lo ama maitia
Sortü nizan barru
Xorittua norat hua
Baiona Euskal Herriko Orkestra sinfonikoa eta Pier Paul Berzaitz
Argazki kredituak : SudOuest.fr
Baratze baten edertasuna
Pier Paul Berzaitz bidaidea dugu euskal kulturaren xendretan zehar. Urteak jin, urteak joan, maiz entzun eta xaramelatzen ditugu haren kantu eta musikak, plazer eta griñak, aldarrikapen eta poemak. Oroitzen naiz lehenik 1970-eko Guk taldeaz, eta geroztik, zenbat eta zenbat kontzertu, pastorala eta ikuskizun ez ditu sortu eta apailatu !
Euskaldun sutsua, idazle fina, ereslari aparta dugu. Hainbat eta hainbat urteetan hedatu duen uzta joria belaunaldi ezberdinek gozatzen eta luzaz oraino gozatuko dute.
Pier Paulek eginikakoei pentsatuz, hitz bat heldu zait gogora : ederra. Bai edertasunaren estetika gustatzen zaio, nola eguneroko bizian, kantu eta doinuen hontzean, hala oholtza gainetan.
Hain zuzen, diska honekin, hodeiertzetik eki ederra jalgi zaigu ; berotuko ditu gure gogo bihotzak. Kantariaren ahots barnakorra eta poesiaren musika Iparraldeko Orkestrak bereganatu ditu era miragarrian. Azpimarratu nahi ditut ere Joël Merah musikari eta konpositore paregabeak, zuzendaritza artistikoaz gain, egin dituen moldaketa eta orkestrazio apainak. Orok har ditzatela ene eskerrik beroenak.
Egitasmo hau obratu dugu partaidetza emankor bati esker, bakoitzak ekarri duelarik bere jakinduria. Aipatu behar ditut hemen Iparraldeko Orkestra, Euskal kultur erakundea, Baionako Eszena Nazionala, Culture/Kultura emaitza fondoa eta Elkar argitaletxea.
Goza ezazue lan hau baratze baten edertasuna preziatzen duzuen bezala, lore sorta bakoitzean aurkituz zorion eta zirrara.
Pantxoa ETCHEGOIN
Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria (ohia)
Argazki kredituak : scenenationale.fr
Joël Merah
Gitarra joile bikaina, düala jada orai urte zonbait, Joël Merah-k Baionako kontserbatorioan analisi müsikala et’harmonia erakasten dütü. Bere gaztaroan, estudioak egin zütüan Pariseko kontserbatorioan Emmanuel Nuñez eta Gérard Grisey maisueki. Afrikan, Kenya herrialdean egon zen ere, Gàara dantza taldeareki. Haientzat osatü Abila müsika, Opiyo Okach koregrafoak erabili düana ondotik. Bere errepertorioa desberdin bezain aberatsa agertzen zaikü. Hanitx pieza idatzi dütü bai koro edo orkestra filarmonikoentzat. Müsika elektronikoan erakutsirik bere talentüa, gostatzen zaio ere Euskal müsika tradizionala.
Suerte eta ohore handia izan dütüt bi obra hareki sortzeko : Arnaud d’Oyhenart, « Poèmes de jeunesse » eta Baionako orkestra sinfonikoareki grabatü dütügün bi diskak. Mirestü ahal izan düt haren ondoan müsikari dion errespetü eta sentimentü sakona baita bere jentetarzün eta bihotz zabala.
Eskerrik hanitx Joël.
Eki eder
Jakobe
Euskal Herri maitea
The Mason's Apron
Imanol lagunari
Esku hutsik
Izena du Graziana
Argia daritzanari
I Will Give My Love an Apple
Maitenaren gal kexua
Baratze bat
Xalbadorren heriotzean
Margarita